Egin beharrekoa kontuan hartuz, eta azken helburua talde osoaren
partehartzez osatutako murala dela jakinik, hona hemen jarraitu beharko
dituzuen pausuak:
1- Taldeka jarriko zarete. Bost talde osatuko dituzue gelakide guztien artean (talde bakoitzari kontinente batek dagokio).
2- Talde bakoitzak kontinente bat aukeratuko du. Kontinente banaketan arazorik baldin badago zozketa egingo da.
-Kontinente horri buruzko informazioa bilatuko du talde
bakoitzak (kokapena, klima, kultura, etab.). Horretarako bide
ezberdinak erabiliko dira: interneta, liburuak, aldizkariak, bidaia
gidak, etab.
-Informazioaz gain argazkiak ere bilatu
beharko ditugu. Argazkiak topatzeko bide bera erabiliko dugu. Oraingoan
zure bidaiaren bateko argazkiak ere balioko du, betiere kontinente
horretakoa bada.
3- Informazioa bilatzen ari garen neurrian,
mural bat osatuko dugu gela osoaren artean. Munduko mapa marraztuko
dugu, talde bakoitzak bere kontinentea marraztuaz.
4-Bildutako informazio eta argazkiak bertan txertatuko ditugu, muralari kolorea eta bizitasuna emanaz.
5-Guk
landu dugun kontinentearen inguruan ikasi duguna gainerako gelakideei
azalduko diegu. Horrela laster izango dugu besteen lanaren berri.